Elorrio Durango Jun/2011

ELORRIO eta DURANGOko beteranoen arteko partida

Eguraldi iragarleek euria izango genuela esan arren, arratsalde beroa izan genuen Elorrio eta Durangoko beteranoen arteko partida jokatzeko. Zelaiak ere beldurra ematen zuen, oso gogorra baitzegoen, baina elorriar eta durangarren arteko norgehiagokak beti bereziak izaten dira, batzuen hitzetan “pique” itzela baitago.
Arratsaldeko bostetan, puntu puntuan eman zion hasiera partidari Ibarra epaileak, hau izango da aipatuko dudan une bakarra, epailea ez baita protagonista partida batean jokalariak baino. Gu nahiko indartsu hasi ginen, eta hasiera hasieratik ikusten zen, nahiz eta beteranoen arteko lehia izan inork ez zuela galdu nahi.
Lehenengo entsegua gure alde izan zen, Vadilloren bitartez.  Baina handik gutxira elorriarrek berdinketa lortu zuten. Partidak aurrera egin ahala gure aldetik ordena galdu eta jokalari gehienok berbetan hasi ginen, eta errugbi partida izan beharrean Durangoko azoka ematen zuen larunbata goizean. Argi dago disziplinan zer hobetu badaukagula.
Oreka partida guztian mantendu zen, edo behintzat gure birikietara arnasa heldu zen bitartean. Alde batetik izandako lesioak, eta bestetik Elorriokoek zuten aldaketa nahikoek bere alde desorekatu zuten norgehiagoka. Amaieran etxekoek 5 entsegu eta guk 3. Azpimarratu hemendik joko gogorra eta indartsua egon zela baina batez ere garbia. Vadillok egin bazuen lehen entsegua, beste biak Antso eta Andeka burutu zituzten.
Agian txarrena izandako lesio ugariak: Milikua, Jero, Dani eta Jokinek zelaia utzi behar izan zuten.
Ondoren hirugarren denbora potentea eskaini ziguten Berrio Otxoaren herrikideek. Giroa tabernakoek oso ondo portatu ziren.
Hirugarren denboratxoa hainbat tabernetatik luzatu zen eta ondoren Altzola txokoan izan genuen afaria. Bertan Endika Arregiren mutilak primeran portatu ziren eta afari ederra eman ere. Beraz hemendik eskerrik handienak eman Endikari eta laguntzaile guztiei.
Ematen du gaiki ulerturen bat egon zela garaikurrak eta opariak emateko orduan, bertatik argitu nahi dut, gure asmoa epailearen lana eskertzea zela eta horregatik gure klubaren kamiseta bat eraman genuen epailearen ahalegina eskertzeko, bi egon zirenez, bozketa egin genuen eta Juanani ematea erabaki genuen.
Orain bueltako partidua prestatzen hasi beharko dugu. Elorriarrekin adostu beharko dugu data jokatu eta nola ez ondoren afaria egiteko.
DRTaren beteranoen partetik eskerrak eman berriz ere gurekin oso ondo portatu ziren Elorrioko beteranoen partaideei.
Gotzon Gomez Barrenetxea

 

Galeria de Fotos



Deje un Comentario

*

Iruzkina Berria Comentarios Recientes

  • Dani

    11/12/2014 |

    Eskerrik asko kapitainari. Bizitza apur bat ematen diolako webguneari. Hurrengoa noizko??
    Gogoratu datorren urtean europako golden oldies txapelketa Donostian dela.
    Bide batez, ahaztu jatzu komentatzea Jeroren lesioa.

  • Mogel

    05/03/2013 |

    La mejor banda sonora de la historia del Sapuzaharrak, Oso ondo Sanka!!!. ¡¡¡¡Up the irons!!!!!!Esta genial

  • poti

    03/03/2013 |

    muy muy bueno Sankaaaa ,maquinaaaaaaa

  • Dani

    15/02/2012 |

    ..y el trailer cojonudo, si que promete, aunque alguno igual esta temblando por las imagenes que puedan salir.
    Por cierto con lo de la sagardotegi recupere un par de puntos, a si que en junio podemos repetir.

  • Dani

    15/02/2012 |

    Oso, oso ,oso ona kronika, barregureaz negarrez nau. Por cierto aprovecho para dar otro diez a Jean Claude,que nos guio de dia y de noche tambien, sino alguno todavia esta dando vueltas en el metro de Paris.

Sarrera Acceso