AGUR ETA OHORE JONAH LOMU HANDIARI

Escrito por gotzon el 2 diciembre, 2015. Posteado en Sin Categoria

Zeelanda Berriak munduko txapelketan egindako erakustaldiak utzitako gozotasunak ez du asko iraun, eta Jonah Lomu handiaren heriotzak gazi zaporea utzi du errugbizaleon ahotan.

Nor dugu Jonah Lomu? Nire ustez errugbia modernizatu zuen gizona. Horrela izanda astakeria edo gehiegikeria ematen du, nola dezake modernizatu jokalari bakar batek hain zabalduta dagoen kirola?

Bi arlo aipatuko ditut aurreko baieztapena argudiatzeko:

Jokoari dagokionez aldaketa itzela ekarri zuen hegalean halako gizandia aritzea, 1,96 metro eta 120 kilo. Sasoi hartan, 90ko hamarkadan, jokalari handienak eta indartsuenak melean aritzen ziren, eta gainerakoak argalak eta trebeak ziren, are gehiago hegaletan jokatzen zutenek, argalak eta oso arinak baitziren. Berak jokalari osoa, totala islatzen zuen, ia postu guztietan joka zezakeen, indarra, teknika, abiadura, dena zuen. Geroztik jokalarien fisionomia aldatu zen eta egun denak atletak dira.

95ko mundu txapelketan nazioarte mailan bere lehenengo agerraldia egin zuenean 20 urterekin,  ikusleak txindituta utzi zituen. Batez ere,  finalerdietan lau entsegu edo trie egin zizkionean Ingalaterrari, halako batean ia talde erdia aise gaindituz. Gero finalean amore eman bazuten All Blacksek  Hegoafrikaren aurka. Hala ere Jonah Lomuk izar mediatikoa bihurtu zen.

Lau urte beranduago Galesen jokatutako txapelketan, Lomuk izar handienaren koroa jantzi nahi bazuen ere, egindako 7 entseguak  eta errekor guztiak hautsiz, ez ziren nahikoak izan garaile suertatzeko eta finalerdietan zeelandarrek Frantziaren aurka kale egin zuten 43-21.

Jokoan izarra izateaz gain, komunikabideetan ere arrakasta itzela lortu zuen, izar mediatikoa bihurtuz. Egia esan, errugbiak izandako lehen izar mediatikoa izan zen. Kirol marka handienekin iragarki ikusgarriak egiten zituen, telebistan, komunikabidetan askotan agertu etab… Horrek ekarri zuen errugbiaz ezer ez zekitenek ere izar hura ezagutzea. Indartsua, arina (100 metroak 10,89 segundotan egiten zituen) apala, zintzoa, dena zuen Jonah Lomuk. Ez zuen munduko txapelketarik irabazi baina mitoa bihurtu zen.

Baina 2002an, errebisio batean giltzurrunean gaixotasun gogorra zuela aurreikusi zuten medikuek eta bere ibilbidea bat-batean eten egin zen, ez zuen bere maila berreskuratu eta azkenean errugbia utzi behar izan zuen.  Azken munduko kopan telebista baterako aritu zen kazetari lanetan eta Aucklandera bueltatzerakoan heriotzak harrapatu zuen 40 urterekin.

Goian bego Jonah Tali Lomu, beti gogoan izango zaitugu!!

 

 

Trackback Para tu Web.

Deje un Comentario

*

Iruzkina Berria Comentarios Recientes

  • Dani

    11/12/2014 |

    Eskerrik asko kapitainari. Bizitza apur bat ematen diolako webguneari. Hurrengoa noizko??
    Gogoratu datorren urtean europako golden oldies txapelketa Donostian dela.
    Bide batez, ahaztu jatzu komentatzea Jeroren lesioa.

  • Mogel

    05/03/2013 |

    La mejor banda sonora de la historia del Sapuzaharrak, Oso ondo Sanka!!!. ¡¡¡¡Up the irons!!!!!!Esta genial

  • poti

    03/03/2013 |

    muy muy bueno Sankaaaa ,maquinaaaaaaa

  • Dani

    15/02/2012 |

    ..y el trailer cojonudo, si que promete, aunque alguno igual esta temblando por las imagenes que puedan salir.
    Por cierto con lo de la sagardotegi recupere un par de puntos, a si que en junio podemos repetir.

  • Dani

    15/02/2012 |

    Oso, oso ,oso ona kronika, barregureaz negarrez nau. Por cierto aprovecho para dar otro diez a Jean Claude,que nos guio de dia y de noche tambien, sino alguno todavia esta dando vueltas en el metro de Paris.

Sarrera Acceso