IRUÑEAra BISITA BERRIA LA UNICArekin JOKATZEKO

Escrito por gotzon el 4 diciembre, 2014. Posteado en Sin Categoria

Azaroaren  22an Iruñeako bidea hartu genuen lagunarteko norgehiagoka jokatzeko asmoz. Aurkariak kasu honetan La Unica taldekoak. Orain dela urte bi hasitako harremana eusteko asmoz.

Honako honetan 18 lagun poltsa hartu eta autobusean sartu ginen, rugby samba oraindik zainetan dugula erakusteko asmoz. Betiko lez, hasierako zerrendatik hainbat izen baja emanda zeuden, baina bertaratutakoak geunden onenak ginen eta kitto.

Durangotik irteterakoan termometroak 20 gradu inguru markatzen bazituen ere, Arbizurira heldu bezain laster konturatu ginen neguaren ateetan gaudela. Busetik jaitsi erropa jantzi eta ganorazko beroketa egin ondoren partidari ekin genion.

2d2ac57ba2c56cc33b756a496e4974f7 (2)

Aspaldiko partez, ahoa itxita izan genuen, eta errugbian jokatzen aritu ginen. Partida gogorra joan zen, horrela izan behar baitu errugbia, baina inolako barrabaskeria edo joko zikinarekin. Jokaldi politak egin genituen talde biek. Gure aldetik lesio batzuk izan arren (Vadi, Dani eta Andy batez ere) ordena mantentzeko gai izan ginen, jokaldi ederraz burutuz. Aukera ugari izan genituen eta azkenean balioa entsegu marraren ostean hiru aldiz jarri genuen (Kimetzek birritan eta Gotzonek baten).

Azpimarratzeko dugu epailearen lana, jokatzen uzti zuen, eta benetan esan behar dut ondo arbitratu zuela.

Dutxa arina hartu ondoren, iruindarrek sekulako 3. denbora atera ziguten. Garagardo ugari eta kolesterolez jositako txorizoa, txistorra zein bacona. Txapeau esaten dena.

Ostean iruñeara abiatu ginen. Bertan autobusa uzti eta Jarauta kalera.

10etan afaria La Unicak duen egoitzan. Sekulakoa berriz ere! Entsalada goxoa, saiheskia laban, oilaskoa laban, postrea, kafea eta patxarana. Arlo honetan aise irabazi zuten iruaindarrek, eskerrak “Artza”ri, betiko lez fin aritu zelako sukaldean.

Arin batean joan zitzaigun denbora, autobusa hartu 1,3oak aldera, eta bi ordu beranduago Durangon. la Unicari eskertu izandako tratu bikaina. Urriaren inguruan Durangon izango ditugu, ondo izan.

Trackback Para tu Web.

Comentarios (1)

  • Dani
    11/12/2014 en 17:43 |

    Eskerrik asko kapitainari. Bizitza apur bat ematen diolako webguneari. Hurrengoa noizko??
    Gogoratu datorren urtean europako golden oldies txapelketa Donostian dela.
    Bide batez, ahaztu jatzu komentatzea Jeroren lesioa.

Deje un Comentario

*

Iruzkina Berria Comentarios Recientes

  • Dani

    11/12/2014 |

    Eskerrik asko kapitainari. Bizitza apur bat ematen diolako webguneari. Hurrengoa noizko??
    Gogoratu datorren urtean europako golden oldies txapelketa Donostian dela.
    Bide batez, ahaztu jatzu komentatzea Jeroren lesioa.

  • Mogel

    05/03/2013 |

    La mejor banda sonora de la historia del Sapuzaharrak, Oso ondo Sanka!!!. ¡¡¡¡Up the irons!!!!!!Esta genial

  • poti

    03/03/2013 |

    muy muy bueno Sankaaaa ,maquinaaaaaaa

  • Dani

    15/02/2012 |

    ..y el trailer cojonudo, si que promete, aunque alguno igual esta temblando por las imagenes que puedan salir.
    Por cierto con lo de la sagardotegi recupere un par de puntos, a si que en junio podemos repetir.

  • Dani

    15/02/2012 |

    Oso, oso ,oso ona kronika, barregureaz negarrez nau. Por cierto aprovecho para dar otro diez a Jean Claude,que nos guio de dia y de noche tambien, sino alguno todavia esta dando vueltas en el metro de Paris.

Sarrera Acceso