Archivo para diciembre, 2015

LA UNICA taldea hartu genuen azaroako azken larunbatean

Escrito por gotzon el 7 diciembre, 2015. en Sin Categoria

2015-16 denboraldiko lehen partida jokatu genuen SAPUZAHARRAK taldeko kideok, aurkaria LA UNICA iruindarrak genituen, aspaldiko lagunak. Sekulako eguna izan genuen partidarako, hotz apur bat egin arren, aterri zegoen eta eskertu genuen eta eskertu zuten Arripausuetara hurbildutakoek.

Sapuzahar berriak izan genituen gure artean, hiru jokalari egin zuten debuta beterano moduan: Xabi Unzilla, Jon Duandikoetxea eta Paul Larrabeiti. Beraien indarra eta gaztetasuna eskertu genuen.

Partidara 24 lagun hurbildu ginen: Badi, Jero, Jokin, Aitzol, Maxi, Tato, Jon Narbaiza, Fisa, Juako, Paul, Duandi, Antso, Joseba, Jean Claude, Dani Maeztu, Gotzon, Baste, Xabi Unzilla, Karmelo Lekue, Karmelo Albaina, Abelino, Poti, Enrike, Marti.

Epailea Juanan Uriarte Elorriotik, benetan lan ederra egin zuena!

Iruñeatik 10 lagun etorri zitzaizkigun eta Eibartik beste 4. Eskertu hemendik erakutsitako animoa, gogoak eta batez ere giroa. Partidaren ostean Kili-Kolon izan genuen afaria eta gero Movemberrekoek antolatutako jaialdia ikusteko para izan genuen.

Batzuk ordu txikitan heldu ziren etxera eta…

AGUR ETA OHORE JONAH LOMU HANDIARI

Escrito por gotzon el 2 diciembre, 2015. en Sin Categoria

Zeelanda Berriak munduko txapelketan egindako erakustaldiak utzitako gozotasunak ez du asko iraun, eta Jonah Lomu handiaren heriotzak gazi zaporea utzi du errugbizaleon ahotan.

Nor dugu Jonah Lomu? Nire ustez errugbia modernizatu zuen gizona. Horrela izanda astakeria edo gehiegikeria ematen du, nola dezake modernizatu jokalari bakar batek hain zabalduta dagoen kirola?

Bi arlo aipatuko ditut aurreko baieztapena argudiatzeko:

Jokoari dagokionez aldaketa itzela ekarri zuen hegalean halako gizandia aritzea, 1,96 metro eta 120 kilo. Sasoi hartan, 90ko hamarkadan, jokalari handienak eta indartsuenak melean aritzen ziren, eta gainerakoak argalak eta trebeak ziren, are gehiago hegaletan jokatzen zutenek, argalak eta oso arinak baitziren. Berak jokalari osoa, totala islatzen zuen, ia postu guztietan joka zezakeen, indarra, teknika, abiadura, dena zuen. Geroztik jokalarien fisionomia aldatu zen eta egun denak atletak dira.

95ko mundu txapelketan nazioarte mailan bere lehenengo agerraldia egin zuenean 20 urterekin,  ikusleak txindituta utzi zituen. Batez ere,  finalerdietan lau entsegu edo trie egin zizkionean Ingalaterrari, halako batean ia talde erdia aise gaindituz. Gero finalean amore eman bazuten All Blacksek  Hegoafrikaren aurka. Hala ere Jonah Lomuk izar mediatikoa bihurtu zen.

Lau urte beranduago Galesen jokatutako txapelketan, Lomuk izar handienaren koroa jantzi nahi bazuen ere, egindako 7 entseguak  eta errekor guztiak hautsiz, ez ziren nahikoak izan garaile suertatzeko eta finalerdietan zeelandarrek Frantziaren aurka kale egin zuten 43-21.

Jokoan izarra izateaz gain, komunikabideetan ere arrakasta itzela lortu zuen, izar mediatikoa bihurtuz. Egia esan, errugbiak izandako lehen izar mediatikoa izan zen. Kirol marka handienekin iragarki ikusgarriak egiten zituen, telebistan, komunikabidetan askotan agertu etab… Horrek ekarri zuen errugbiaz ezer ez zekitenek ere izar hura ezagutzea. Indartsua, arina (100 metroak 10,89 segundotan egiten zituen) apala, zintzoa, dena zuen Jonah Lomuk. Ez zuen munduko txapelketarik irabazi baina mitoa bihurtu zen.

Baina 2002an, errebisio batean giltzurrunean gaixotasun gogorra zuela aurreikusi zuten medikuek eta bere ibilbidea bat-batean eten egin zen, ez zuen bere maila berreskuratu eta azkenean errugbia utzi behar izan zuen.  Azken munduko kopan telebista baterako aritu zen kazetari lanetan eta Aucklandera bueltatzerakoan heriotzak harrapatu zuen 40 urterekin.

Goian bego Jonah Tali Lomu, beti gogoan izango zaitugu!!

 

 

RUGBY WORLD CUP 2015- ZEELANDA BERRIA MEREZITAKO TXAPELDUNA

Escrito por gotzon el 2 diciembre, 2015. en Sin Categoria

Irailaren 19an irekiera eman zitzaion  2015 Rugby World Cupari Londonen. Hasiera partidan antolatzaileak, Ingalaterra, eta Fiji aritu ziren Twickenhamen zelai ikusgarrian.
Ingalaterrako zaleek pozik eta itxaropentsu  irten ziren zelaitik, geroko ezusteko gogorra imajinatu ezinik.

 Irailaren 20an txapelketa honetako lehen ezusteko etorri zen Hegoafrika eta Japonen arteko partidan. Inork espero ez zuen garaipena lortu baitzuten ekialdeko jokalariek. Txapelketa bizi bizia zihoan eta ezustekoak bata bestearen atzetik.

 

 

Egun berean Sapuzaharren ordezkariak izan ginen Twickenham Stadiumean Frantzia eta Italiaren arteko norgehiagoka ikusten. Giro “berezia” batez ere frantziarrek sortutakoa bere abestiak “La Marseillaise” eta “allez les blues” behin eta berriro abestuz.

IMG_5154 (800x600) IMG_5186 IMG_5187

Frantziarrek erraz mendean hartu zuten Italia, baina bertan egon ginen zaletuek argi genuen aurtengoa ez zela oilarraren txapelketa, jokua ez zen batere ikusgarria, partidak aurrera ateratzen zituzten baina aintzinako errugby champagne delakoa burbuillarik gabe zegoen.

 

Partidaren ostean garagardo batzuk hartu, Getxo, Gernika eta Arratiko taldeetako lagun batzuekin egon eta hotelera, igandean genuen eta gure hitzordurik handiena Zeelanda Berria vs Argentina!!

IMG_5232 IMG_5256

Wembley Stadiumera 89.019 ikusle hurbildu ginen errekor berria ezarriz errugbi partida batean, aurrekoa Sidneyn ezarri zuten RWC 2003ko finalean 82.957 ikusleekin. Milaka eta milaka argentinar hubildu ziren pumas animatzera.

Partida ikusgarria eskeini zigutena “Pumas” delakoak zein All Blacksek. Argentinarrak hasiera hasieratik partidaren bila joan ziren. Zeelanda Berrikoek ostean presarik ez zutela ematen zuen, eskuko frenuarekin jokatuko balute bezala. Hegoamerikarrek lehenego zatia oso txukuna egin zuten eta horren ondorioz atsedenaldian aurretik zeuden Richie MacCaw eta Conrad Smithen aldi baterako kanporaketak aprobetxatuz.

Baina 2. zatian All Blacksek seigarren martxa sakatu eta apurka apurka argentinarren horma zulatzen hasi ziren garaipena lortu arte. Sonny Bill Williamsek duen klasea eta indarra ikusgarriak benetan. Amaieran 26-16, eta sentsazio ederra izandakoa, munduko jokalaririk onenetarikoak ikusi ondoren.

 

 

 

Iruzkina Berria Comentarios Recientes

  • Dani

    11/12/2014 |

    Eskerrik asko kapitainari. Bizitza apur bat ematen diolako webguneari. Hurrengoa noizko??
    Gogoratu datorren urtean europako golden oldies txapelketa Donostian dela.
    Bide batez, ahaztu jatzu komentatzea Jeroren lesioa.

  • Mogel

    05/03/2013 |

    La mejor banda sonora de la historia del Sapuzaharrak, Oso ondo Sanka!!!. ¡¡¡¡Up the irons!!!!!!Esta genial

  • poti

    03/03/2013 |

    muy muy bueno Sankaaaa ,maquinaaaaaaa

  • Dani

    15/02/2012 |

    ..y el trailer cojonudo, si que promete, aunque alguno igual esta temblando por las imagenes que puedan salir.
    Por cierto con lo de la sagardotegi recupere un par de puntos, a si que en junio podemos repetir.

  • Dani

    15/02/2012 |

    Oso, oso ,oso ona kronika, barregureaz negarrez nau. Por cierto aprovecho para dar otro diez a Jean Claude,que nos guio de dia y de noche tambien, sino alguno todavia esta dando vueltas en el metro de Paris.

Sarrera Acceso