Archivo para mayo, 2015

PARTIDA IKUSGARRIA JOKATU GENUENA SURREYko OLD CRANLEIGHANen AURKA

Escrito por gotzon el 4 mayo, 2015. en Sin Categoria

Larunbatean eguerdiko 12,30an genuen jarrita hitzordua. Hasiera ematen zuen egun ikusgarria izango genuela, baina partidaren hasiera hurbildu ahala zerua iluntzen joan zen eta hasi orduko euri zaparrada itzela izan genuen.

Partidarako 28 jokalari bildu ginen. 22 jokalari beterano (Joseba, Igor, Itu, Aitzol, Badi, Egoitz, Txinbe, Antso, Juako, Jero, Jean Claude, Eskilatxi, Andeka, Gotzon, Baste, Poti, Kimetz, Karmelo Albaina, Alberto Albaina, Gorri, Dani, Jokin) eta  seniorren 2. ekipoko beste 6 jokalari (Igarki, Satel, Imanol, Julen, Edorta eta German).

Partida ikusgarria eskaini genuena. Ingelesak jokatzeko gogoekin etorri ziren, eta jokatzeaz gain, jokatzen uzten saiatu ziren.

Jokaldi ederrak ikusteko parada izan zuten Arripausueta zelaira hurbildutako ikusleek, ordua ikusita zaletu ugari izan genituen.

Guztira 14 entsegu egon ziren. Sapuzaharren aldetik 5 egin genituen (Satel, Badi, German, Edorta eta Eskilatxi) eta 9 ingelesen aldetik.

Partida bukatu ondoren Kafe Anzokian izan genuen baba jana. Bazkalostean ohiko oparien banaketa egin ondoren, inglesek ikuskizun berezia prestatu zuten antzokiaren kanpoaldean.

Ikuskizuna dastatu eta gero Goienkalera joan ginen DRTaren egoitzara, Bertan garagardo ugari hartzeko aukera izan genuen. Gaueko 9,30ean taxiak hartu eta Bilbora bueltatu ziren.

Sapuzahar batzuk goizeko lehen orduetara luzatu zuten beraien ibilbide ludiko-gastronomikoa.

Harremana sendotu ondoren, batzuk badira buletako partida prestatzen hurrengo urterako.

 

 

Hurrengo hitzordua maiatzaren 16an Mungian izango da, Bizkaiko beteranoen txapelketan.

Iruzkina Berria Comentarios Recientes

  • Dani

    11/12/2014 |

    Eskerrik asko kapitainari. Bizitza apur bat ematen diolako webguneari. Hurrengoa noizko??
    Gogoratu datorren urtean europako golden oldies txapelketa Donostian dela.
    Bide batez, ahaztu jatzu komentatzea Jeroren lesioa.

  • Mogel

    05/03/2013 |

    La mejor banda sonora de la historia del Sapuzaharrak, Oso ondo Sanka!!!. ¬°¬°¬°¬°Up the irons!!!!!!Esta genial

  • poti

    03/03/2013 |

    muy muy bueno Sankaaaa ,maquinaaaaaaa

  • Dani

    15/02/2012 |

    ..y el trailer cojonudo, si que promete, aunque alguno igual esta temblando por las imagenes que puedan salir.
    Por cierto con lo de la sagardotegi recupere un par de puntos, a si que en junio podemos repetir.

  • Dani

    15/02/2012 |

    Oso, oso ,oso ona kronika, barregureaz negarrez nau. Por cierto aprovecho para dar otro diez a Jean Claude,que nos guio de dia y de noche tambien, sino alguno todavia esta dando vueltas en el metro de Paris.

Sarrera Acceso