Archivo para abril, 2015

LARUNBATEAN EGUERDIKO 12,30etan OLD CRANLEIGHAN RUGBY TALDEAREN KONTRA ARITUKO DIRA SAPUZAHARRAK

Escrito por gotzon el 15 abril, 2015. en Sin Categoria

8546170538_03a41ba763_k

 

Larunbata honetan, eguerdiko 12,30etan, Sapuzaharrak, DRTko beteranoen taldea, Surreyko Old Cranleighan taldearen aurka arituko da. Ingelesak ostiralean helduko dira Bilbora, eta larunbatean Durangora hurbilduko dira norgehiagoka jokatzera.

Ia urte eta erdi etxean jokatu gabe egon dira durangarrak. Surreykoak beterano zein gazteekin arituko direnez, Sapuzaharrek ere DRTko jubenil batzuen laguntza izango dute.

Sasoi bateko abiadura galduta izan arren, ziur gaude partidan jokaldi ederrak ikusteko parada izango dutela bertara hurbiltzen direnak.

Partidaren ostean baba jana izango dute Plateruena Kafe Antzokian.

Hurbildu zaitezte larunbata honetan Arripausuetara, ikuskizunak merezi du eta.

 

LEHENENGO PARTIDA GOGORRA

Escrito por gotzon el 15 abril, 2015. en Sin Categoria

IMG_4142[1]

Itxaropentsu joan baziren Sevilla aldera DRTko mutilak, Igoera Fasearen gogortasuna dastatzeko aukera izan zuten.

Bagenekien erronka gogorra eta latza zutela aurrean, eta inork ez zuela ezer oparituko, baina Andaluziara izandako bidaian, argi geratu zen, halako partidetan eskarmentua ezinbesteko kontua dela, eta hori batez ere erakutsi zuten sevillarrek, eskarmentu handiko jokalariak direla. Batzuk Ohorezko mailan aritutakoak dira, eta horrek askotan erabakitzen du partidaren emaitza.

36-0 galtzea, agian jipoi larregi izan daiteke, talde bakoitzak zelaiaren gainean erakutsitako merituak ikusirik! Baina orain aurrera egitea besterik ez dute. Hurrengo parada, apirilak 26, San Cugaten aurka Durangon. Aukera ederra gure mutilek duten maila erakusteko eta zaletuek goi mailako errugbiaz goza dezaten.

Argi dago bi aste hauetan lana dutela, baina era berean lehen partidako gazi gozoak leuntzeko abagunea!

HISTORIA EGITEKO PREST

Escrito por gotzon el 15 abril, 2015. en Sin Categoria

IMG_4143[1]

Denboraldi hasieran txoko honetatik idaztea egokitu zitzaidanean, itxaropentsu nengoela adierazi nuen. Hainbat arrazoi nituen zantzu hori nuela adierazteko: entrenatzaile berriaren izaera, jokalari beterano batzuen buelta, gazteak hazteko prozesuan egotea… Baina sekulan ez nuen imajinatuko sasoi honetan gizonen Durango Rugby Taldea Ohorezko Mailara igotzeko promozioan  arituko zenik. 22 partida jokatu behar izan dituzte, eta inoiz jokatutako errugbirik ederrena ikusteko aukera izan dugu Durangoko errugbizaleok.

Ines Etxegibelen eskutik hasitako ibilbide berri honetan, pausoz pauso joan dira. Defentsan sekulako lana egin, eta entrenamenduan behin eta berriz landu dute defentsa, eta hor ditugu fruituak. Oso zaila da gaur egun talde honi entseguak egitea. Jokalariek argi dute plakaketa bakoitzak baloia berreskuratzeko aukera berria ekar dezakeela. Hor aritzen dira, jo eta ke, pelotoi militarren antzera, posizioa galdu barik, beti metroak irabazteko prest.

Hortik etorri dira garaipen ugari; aurten 22 partidatik 18 irabazi dituzte, eta galdutakoetan azken unera arte irabazteko aukerak izan dituzte.

Gakoa mentalitate aldaketan egon da, jokalari hauek berezkoak dituzten dohainak, batez ere erasorakoak, barneratu izana, defentsa ona erasorako lehen urratsa delako.

Orain lau partida dituzte aurretik, Sevillako Cajasol eta San Cugaten aurka. Lehenengoa asteburu honetan, Sevillan. Eskaera bat besterik ez: gozatzen jarrai dezagun!

 

Iruzkina Berria Comentarios Recientes

  • Dani

    11/12/2014 |

    Eskerrik asko kapitainari. Bizitza apur bat ematen diolako webguneari. Hurrengoa noizko??
    Gogoratu datorren urtean europako golden oldies txapelketa Donostian dela.
    Bide batez, ahaztu jatzu komentatzea Jeroren lesioa.

  • Mogel

    05/03/2013 |

    La mejor banda sonora de la historia del Sapuzaharrak, Oso ondo Sanka!!!. ¬°¬°¬°¬°Up the irons!!!!!!Esta genial

  • poti

    03/03/2013 |

    muy muy bueno Sankaaaa ,maquinaaaaaaa

  • Dani

    15/02/2012 |

    ..y el trailer cojonudo, si que promete, aunque alguno igual esta temblando por las imagenes que puedan salir.
    Por cierto con lo de la sagardotegi recupere un par de puntos, a si que en junio podemos repetir.

  • Dani

    15/02/2012 |

    Oso, oso ,oso ona kronika, barregureaz negarrez nau. Por cierto aprovecho para dar otro diez a Jean Claude,que nos guio de dia y de noche tambien, sino alguno todavia esta dando vueltas en el metro de Paris.

Sarrera Acceso