Archivo para marzo, 2015

DURANGO RUGBY TALDEAK liderra izango du aurkari azken ihardunaldian

Escrito por gotzon el 28 marzo, 2015. en Sin Categoria

Denboraldi hasieran itxaropentsuak agertu arren, ez genuen imajinatzen DRTko mutilek aurreko postuan egongo zirela, eta are gehiago Ohorezko Errugbi Mailara igoteko promozioan arituko zirenik .

Ines Etxegibelen eskutik hasitako ibilbide berri honetan pausuz pausu joan dira. Defentsan sekulako lana eginez, behin eta berriz entrenamenduetan defentsa landuz, eta hor ditugu fruituak. Oso zaila da gaur egun talde honi entseguak egitea. Jokalariek argi dute plakaia bakoitzak baloia berreskuratzeko aukera berria dela, eta hor aritzen dira, pelotoi militarren antzera, posizioa galdu barik eta metroak irabazteko prest.

Hor egon da nire ustez gakoa, mentalitate aldaketan. berezko doaiak dituzten jokalariek, batez ere erasorako, barneratu izana defentsa ona dela erasorako lehen urratsa.

Gaur Asti zelaian, jokoan ez da egongo nork bukatzen duen lehenengo sailkapenean, hori Zarautzek lortu duelako, merezimendu handiz gainera; baina bai aukera izango dugu jakiteko durangarrek noraino heldu daitezkeen hurrengo fasean. Gaur Astin irabazteak, sekulako animo bultzada ekarriko lukeelako.

Hala bedi¬°

 

Gotzon Gomez Barrenetxea

 

IRLANDAK LORTU DU AURTENGO SIX NATIONS TXAPELKETA

Escrito por gotzon el 28 marzo, 2015. en Sin Categoria

Larunbata zoragarria errugbizaleok izan genuena. Gales, Irlanda eta Ingalaterrak aukera zuten 2015. urteko Sei Nazioetako txapelketa irabazteko. Eta azken unerarte horrela izan zen, baina azkenean eta puntu guxtiren aldeagatik irlandarrek iaz bezala txapelketa eskuratu zuten.

Erromako Stadio Olinpikoan genuen lehenengo hitzordua, Italia eta Galesen artean. Galestarrek irabazteaz gain, puntu ugari lortu behar zituzten beraien aukerak bizirik mantendu ahal izateko. Lehenengo minutuak parekatuak izan ziren, zigor kolpeen bitartez bakarrik lortzen zituzten puntuak, betiko lez Leigh Halfpennyk bere taldea hor mantentzen zuen. Jamie Robertsek lortu zuen galestarren lehenengo trya, baina honako honetan Halfpennyk huts egin zuen. Eta handik gutxira italiarrek partida berdintzea lortu eta ondorengo gauzaketaren bitartez markagailuan gainetik jartzea lortu zuten. Itxura txarragoa hartu zuen partidak Halfpennyk zelaia utzi behar izan zuenean lesio bategatik. Hala ere, atsedenaldian 13-14 galestarren alde.

Bigarren zatian, egoera errotik aldatu zen. Galestarrek partidaren bila irten ziren, eta entseguak bata bestearen atzetik etorri ziren, zazpi guztira: Liam Williams, George North (3 lortu zituen, partida ikusgarria jokatuz), Sam Warburton, Rhys Webb, Scott Williams, eta Dan Biggarren gauzaketak. Bigarren zatiko partziala 7-47 kanpokoen alde, sekulako ikuskizuna eskainiz, nahikoa izango zuten?

Aurreko partidako emaitza ikusirik, irlandarrek Eskozia mendean hartzeaz gain puntu ugari behar zituzten.  Baina BT Murrayfield Stadiumean aurkari gogorra izango zuten. Eskoziarrek aukera bakarra zuten egurrezko koilara ekiditeko!

Hasiera hasieratik Paul O¬īConnellek gauzak bere baitan jarri nahi zituen, eta lehen entsegua kapitainak lortu zuen, garaipenaren bidea zabalduz. Jonathan Sextonen ostikoek aldea zabaltzen joan ziren. Sean O`Brienek lortu zuen bigarren entsegua, eta Finn Russelek eskoziarren lehenengoa lortu zuen. Atsedenaldian 10-20 markagailuan, irlandarren alde, puntu alde hura ez zen nahikoa txapleketaren garaipena bermatzeko. Bigarren zaitan berdez jantzitakoek entseguen bila irten ziren eta halaxe gertatu zen. ¬†Jared Payne, Ian Madiganek bana egin zuten, eta Sextonek zein Madiganek ostikoaren lortutakoak markagailua 10-40an uzti zuten. Irlandarrek aukera ugari zuten txapelketa irabazteko. 26 puntuko aldea zuten Ingalaterrarekiko, hau da Ingalaterrak Frantzia mendean hartzeaz gain, 27 puntuko aldea behar zuen!!

Twickenham Stadiuma bete betea genuen, txapeleketa honetako azken partida ikusi ahal izateko. Galdera bakarra zegoen argitzeko, Ingalaterra gai izango zatekeen Frantzia mendean hartzeko eta gainera 27 puntuko aldea edo gehiagokoa lortuz?

Partida ikusgarria izan zen. Nik azken urteetan gogoratzen dudan ikusgarriena. Ostikoak alde batera utziz, estatistikak eta kontu guzti horiek bazter batean geratu ziren. Talde biek amaierako marraren bila, entseguak batetik eta bestetik. Joku azkarra, indartsua, bizia, baina batez ere ikusgarria. 30 jokalariak zein ordez aritu zirenak lehen eginda. Baina batez errugbizaleentzat errugbia egoera naturalean, bizian, lehia gogorra baina bortxakeria barik.

Ingalaterrak ematen zuen une batzuetan aldea lortuko zuela, Frantziak bere benetako sena erakutsi zuen, baloia erabiltzeko duten berezko gaitasuna eta amaieran 55-35 etxekoen alde. 90 puntu, 12 entsegu guztira, Ingalaterra 7 eta Frantziak 5.

Amaieran aukera izan zuten etxekoek, baina ezin. Irlandak lortu du aurtengo txapelketa, baina hortxe egon dira Inagalaterra zein Gales.

Txapelketa ederra izan dugu, emozioz bete, pena ematen dit Galesek irabazi ez izana, joku ederra erakutsi baitute, erasoan zein defentsan. Lastima lehenengo ihardunaldia, baina hurrengoan izango da.

Hurrengo hitzordua Mundiala dugu, irailean eta urrian jokatuko dena. Faborioak? Nire ustez Zeelanda Berria eta Hego Afrika, baina ikusi behar! 

Gotzon Gomez Barrenetxea

AZKEN IHARDUNALDIAN ERABAKIKO DA GUZTIA

Escrito por gotzon el 21 marzo, 2015. en Sin Categoria

Larunbata arratsaldean, Millenium Stadiumean, Galestarrek irlandarrak mendean hartu ondoren, oraindik bizirik daudela erakusti zuten. Hasieratik partidaren bila atera ziren etxekoak, eta aurretik jarri ziren markagailuan Leigh Halfpennyren hankaren bitartez lau zigor kolpe jarraian sartu baitzituen. Baina epaileak Warburton kapitaina kanporatu zuen, erabaki eztabaidagarri batean eta Irlandak Jonathan Sextonen biraten hurbiltzea lortu zuen 12-6. Biggarrek etxekoen joko zabaltzaileak drop ikusgarriaren bitartez aldea handitu zuen, eta Sextonek 15-9a jarri zuen atsedenaldirako.

Jarraipenean galestarrek entsegua lortu zuten Williamsen bitartez. 20-9. Hortik aurrera, defentsa sendoa erakutsiz, irlandarren ahaldegin guztian bertan behera uzteko moduan aritu ziren. Bukaeran Gales 23-Irlanda 16.

Larunbatean ere, Ingalaterrak Eskozia mendean hartu zuen 25-13, hala ere sekulako lana egin behar izan zuten etxekoek. Lehenengo entsegua Jonatahan Josephek egin zuen 6. minutuan, eta ondorengo gauzaketa George Fordek lortu zuen Ingalaterra 7-0 gainetik jarriz. Hala ere, eskoziarrek apurka apurka gorantz egin zuten eta lehen zatiko erdialdean partida berdintzea lortu zuten Mark Bennetek egindako entseguari esker. Laidlawek polito gauzatu bait zuen ondorengo ostikoa. 7-7 markagailuan. Eskoziak txapeleketan erakutsitakoa, zelaian genuen, hau da, lehen zatian ondo eta polito aritzen dela. Ondoren hiru zigor kolpe egon ziren eta atsedenaldian 10-13 eskoziaren aurretik. Baina esan bezala, eskoziarrei bigarren zatiak aldatz gora egiten zaie eta gauza berbera gertatu zen honako honetan ere. Bigarren zatian talde bakarra egon zen zelaian eta 15-0 partzialarekin etxekoek partidari buelta eman zioten. Oraindik faborito nagusiena direla erakutsiz.

Igandean jokatu zen ihardunaldi honetako azken partida. Honako honetan Erromako Stadio Olinpikoan Frantziak ez zion aukerarik eman Italiari, 0-29 irabaziz. Ematen zuen partida borrokatua eta berdindua izango zela baina Saint Andreren mutilak nagusi izan ziren hasieratik eta bukatu arte. 5 zigor kolpe, bi entsegu (Yoan Maestri eta Mathieu Basteraud) eta bi gauzaketa.

 

EZUSTEKO UGARI SEI NAZIOETAKO 3. IHARDUNALDIAN

Escrito por gotzon el 8 marzo, 2015. en Sin Categoria

Aurreko asteburuan, SIX NATIONS errugbi txapeleketaren 3. ihardunaldia jokatu zen.

Jokatzeaz gain, zelai ezberdinetan hainbat ezusteko gertatu ziren, ziurrenik apusturen bat bertan behera utzi zituztenak. Esan bezala lehen ezustekoa larunbatean gertatu zen, BT MUrrayfield zelaian. Eskoziak, hain itxura ona eman zuen taldeak, mendean izan zuen Italia ia partida osoan, baina horrokeriaz jokatzeak askotan ondorio latzak izaten ditu, eta azken jokaldian italiarrek aurtengo lehen garaipena lortu zuten. Zergatik? Gogo eta fede gehiago erakutsi zutelako. Jokoan finkatuz gero, eskoziarrena politagoa eta ederragoa izan zen, baina suarekin dabilena askota erre egiten da, eta hori gertatu zitzaien eskoziarrei. 80.minutuan Eskozia 19-Italia 22

Hurengo hitzordua Parisen genuen, Stade de France zelaian. Etxekoek erakutsitako zalantzak argitzeko asmoa zuten, baina argi ulun horiek inoiz baino beltzagoak ageri ziren. Aspalditik dabiltza frantziarrak joku eredu barik. Antzineko errubi champagne ahaztuta dute, edo armairuan gordeta. Galestarrek lotsa barik irten ziren zelaira, Dan Biggar joko zabaltzailea eta Leigh Halfpennyren bitartez oilarrak mendean hartzea lortu zuten. Philippe Saint -Andreren taldea aspaldi dago norabidea galduta, asko hobetu beharko dute Mundialerako. Bukaeran Frantzia 13-Wales 20

 

Igandean genuen ihardunaldi honetako partida erabakiorrena Dublineko Aviva Stadiumean.  Aurrez aurre lider biak genituen. Irabazleak bidea egina izango lukeen aurtengo torneo irabazteko. Hasiera hasieratik iralandarrek partidaren bila irten ziren. Larrosaren taldea ezinean aritu zen partida osoan. Mele, ruck eta joko zabalean irlandarrak behin eta berriz arinago eta indartsuago heltzen ziren. Horri Jonathan Sextonek egindako erakustaldia gehitzen badiogu, argi dago nork egin zituen merezimenduak partida eta lidergoa eramateko. Azkenean 19-9  Irlandaren alde.

Iruzkina Berria Comentarios Recientes

  • Dani

    11/12/2014 |

    Eskerrik asko kapitainari. Bizitza apur bat ematen diolako webguneari. Hurrengoa noizko??
    Gogoratu datorren urtean europako golden oldies txapelketa Donostian dela.
    Bide batez, ahaztu jatzu komentatzea Jeroren lesioa.

  • Mogel

    05/03/2013 |

    La mejor banda sonora de la historia del Sapuzaharrak, Oso ondo Sanka!!!. ¬°¬°¬°¬°Up the irons!!!!!!Esta genial

  • poti

    03/03/2013 |

    muy muy bueno Sankaaaa ,maquinaaaaaaa

  • Dani

    15/02/2012 |

    ..y el trailer cojonudo, si que promete, aunque alguno igual esta temblando por las imagenes que puedan salir.
    Por cierto con lo de la sagardotegi recupere un par de puntos, a si que en junio podemos repetir.

  • Dani

    15/02/2012 |

    Oso, oso ,oso ona kronika, barregureaz negarrez nau. Por cierto aprovecho para dar otro diez a Jean Claude,que nos guio de dia y de noche tambien, sino alguno todavia esta dando vueltas en el metro de Paris.

Sarrera Acceso