Archivo para febrero, 2015

Domeka honetan Euskadiko selekzioek Durangon jokatuko dute

Escrito por gotzon el 26 febrero, 2015. en Sin Categoria

 

Arripausueta zelaian arituko dira goizeko 10,30etatik aurrera Euskadiko selekzioak. 16, 18 eta 21 urte azpikoak izango ditugu gure artean domeka honetan.

Lehenengo partidan 21 urte azpikoek jokatuko dute Valentziako taldearen aurka.

image

 

12etan 16 urte azpikoen txanda etorriko da. Aurkariak kasu honetan Gaztela-Leoneko jokalariak.

13,30ean 18 urteazpiko jokalariak arituko dira, kasu honetan ere, Gaztela-Leon izango dute aurrean.

Aukera ederra etorkizuneko izarrak ikusi ahal izateko. Hurbildu zaitezte.

FC BARCELONAren bisita jaso du DURANGO RUGBY TALDEAK

Escrito por gotzon el 22 febrero, 2015. en Sin Categoria

Ostiralean heldu ziren FC Barcelonaren errugbi saileko gazteak Durangora. Guztira 100 bat gazte zetozen sub 10, sub 12, 1ub 14 eta sub 18 mailetakoak. 14 eta 12 urte azpiko jokalariek DRTko maila berberako familiekin bizitzeko aukera izango zuten, 18 eta 10 urte azpikoek ostera Derioko hotel/aterpetxe batean hartuko zuten atsedena.

Larunbaterako Arripausueta  zelaian hainbat partida zeuden antolaturik. Goizeko 10,30ean eman zitzaion hasiera ekitaldi honi, sub 10 eta sub 12 adinekoekin. Bertara ere, Elorriokoak hurbildu zitzaizkigun, 10 urte azpikoen taldea eta 12 urte azpikoa DRTko jokalariekin nahastuz . Ikuskizun benetan ederra gazteek eskaini zigutena, nahiz eta eguraldiak asko ez lagundu, euria eta haizeak jokalariak blai eginda eta gogortuak utzi baitzituen.

11,30ean 14 urte azpikoen txanda izan zen. Honetan ere indartsu eta gogotsu aritu ziren durangarrak zein kataluniarrak.

12,30ean 18 azpikoen partida jokatu zen. Jotake aritu arren, etxekoek ezinean ibili ziren eta ezin izan zuten Bartzelona mendean hartu, baina emaitza ez zen garrantzitsuena. Maila eman zuten, eta erakutsitako jokoa ederra izan zen partidako hainbat fasetan.

Ondoren, 15,00ak aldera Azokan izan zuten bazkari herrikoia, partidetan aritutako gazte guztiak, entrenatzaile, delegatu, arduradun etab… Giro ederra eta polita bizi izandakoa. Bazkari ostean sari banaketa egin zen, eta 18,30ak aldera eguneko ekintzei bukaera eman zioten.

Euria, haizea eta txingorra ez ziren aurkariak izan, eta errugbiaz gozatzeko aukera bikaina izan zuten Durangoko zein Elorrioko errubizaleak.

SIX NATIONS BIGARREN IHARDUNALDIAREN ONDOREN IRLANDA ETA INGALATERRA LIDER SENDOAK

Escrito por gotzon el 17 febrero, 2015. en Sin Categoria

Asteburu honetan jokatu da aurtengo Six Nations txapelketaren bigarren ihardunaldia, eta Irlanda eta Ingalaterra ditugu hor goiko postuetan.

Larunbatean ingelesek italiarrak mendean hartu bazuten ere, azzurriek uste baino arazo gehiago sortu zizkieten larrosakoei. Hasierako entsegua beraiek lortu baitzuten. Azkenean markagailuan 47-17 agertzen bazen ere, lan ederra egin behar izan zuten  Stuart Lancasterren mutilek.

Egun berean Aviva Stadiumean, Irlandak 18-11 irabazi zion Frantziari. Partida indartsua eta borrokatua eskaini ziguten, eta azkenean Joe Schmiden taldea nagusitu zen. Horrek lidergoa mantetzea ekarri zuen.

Igandean ikusi genuen bigarren ihardunaldiko partidarik ikusgarriena. Murrayfield BT stadiumean aurrez aurrez genuen Eskozia eta Gales. Azken unerarte emozioa izan genuen nagusi. Joko bizia, batez ere eskoziarren aldetik, baina azkenean ezin. Hallpennyk egindako lana erabakiorra izan zen galestarren garaipenean.

HASI DA SIX NATIONS TXAPELKETA

Escrito por gotzon el 10 febrero, 2015. en Sin Categoria

Asteburu honetan eman zitzaion hasiera SIX NATIONS txapelketari. Ostiralean Galesek lehen zatia ederra egin arren (16-8), amore eman behar izan zuen bigarren zatian ingelesen mele indartsuaren aurrean. Bukaera 16-21 larrosaren XVkoaren alde.

italia vs irlanda

Larunbatean Irlandarrek Erromako Stadium Olinpikoan nagusitu ziren. Etxekoek defentsan aritu ziren partida osoan eta ezer gutxi erakutsi zuten erasoan. Azkenean hirustaren taldeak 3-26 irabazi zuen bere lehenengo garaipena lortuz.

Larunbatean bertan izan genuen norgehiagoka orekatuena Stade de france zelaian. Aurrez aurre Frantzia eta Eskozia. Partida bizia, indartsua, borrokatua eskeini zigutena. Eskoziarrek talde gaztea izan arren, gauza ederrak erakutsi zuten, eta etorkizunerako taldea izango dutela uste dut. Kontuz hauekin ezustekoren bat eman dezakete eta. Azkenean Camille Lopezen jaurtiketek erabaki zuten partida 15-8 etxekoen alde.

Asteburu honetan errugbi gehiago!!!

 

Iruzkina Berria Comentarios Recientes

  • Dani

    11/12/2014 |

    Eskerrik asko kapitainari. Bizitza apur bat ematen diolako webguneari. Hurrengoa noizko??
    Gogoratu datorren urtean europako golden oldies txapelketa Donostian dela.
    Bide batez, ahaztu jatzu komentatzea Jeroren lesioa.

  • Mogel

    05/03/2013 |

    La mejor banda sonora de la historia del Sapuzaharrak, Oso ondo Sanka!!!. ¬°¬°¬°¬°Up the irons!!!!!!Esta genial

  • poti

    03/03/2013 |

    muy muy bueno Sankaaaa ,maquinaaaaaaa

  • Dani

    15/02/2012 |

    ..y el trailer cojonudo, si que promete, aunque alguno igual esta temblando por las imagenes que puedan salir.
    Por cierto con lo de la sagardotegi recupere un par de puntos, a si que en junio podemos repetir.

  • Dani

    15/02/2012 |

    Oso, oso ,oso ona kronika, barregureaz negarrez nau. Por cierto aprovecho para dar otro diez a Jean Claude,que nos guio de dia y de noche tambien, sino alguno todavia esta dando vueltas en el metro de Paris.

Sarrera Acceso