Archivo para diciembre, 2014

DROP NOLA BOTA IKASTEKO IKASTARO ARINA (curso acelerado de juego al pie)

Escrito por gotzon el 10 diciembre, 2014. en Sin Categoria

NICOLAS SANCHEZ eta JUAN MARTIN HERNANDEZek ostikoka mendean hartu zuten frantziarrak Pariseko Stade de Francen

 

BARBARIANS VS AUSTRALIA

Escrito por gotzon el 9 diciembre, 2014. en Bideoak

Azaroaren 1ean, Domu Santu egunean Twickehamera hurbiltzeko aukera izan genuen Gomeztarrek.

Arratsaldeko 14,30ean eman zioten hasiera Barbarians vs Australia norgehiagokari. 58.000 ikusle hurbildu ginen ikuskizunaz gozatzera. Sekulako partida ikusteko aukera izan genuen. Partida osoan eskura jokatzen saiatu ziren talde biak.

Jokaldi ederrak ikusi, gozatu eta dastatzeko abagunea izan genuen. Harmailetan sekulako giroa, olatuak egiten, entseguak txalotuz.

Azkenean hego-hemisferiokoek lortu zuten garaipena 40-36.

Hor daukazue azken minutuetako irudiak goza ditzazuen.

GOTZON GOMEZ BARRENETXEA

IRU√ĎEAra BISITA BERRIA LA UNICArekin JOKATZEKO

Escrito por gotzon el 4 diciembre, 2014. en Sin Categoria

Azaroaren ¬†22an Iru√Īeako bidea hartu genuen lagunarteko norgehiagoka jokatzeko asmoz. Aurkariak kasu honetan La Unica taldekoak. Orain dela urte bi hasitako harremana eusteko asmoz.

Honako honetan 18 lagun poltsa hartu eta autobusean sartu ginen, rugby samba oraindik zainetan dugula erakusteko asmoz. Betiko lez, hasierako zerrendatik hainbat izen baja emanda zeuden, baina bertaratutakoak geunden onenak ginen eta kitto.

Durangotik irteterakoan termometroak 20 gradu inguru markatzen bazituen ere, Arbizurira heldu bezain laster konturatu ginen neguaren ateetan gaudela. Busetik jaitsi erropa jantzi eta ganorazko beroketa egin ondoren partidari ekin genion.

2d2ac57ba2c56cc33b756a496e4974f7 (2)

Aspaldiko partez, ahoa itxita izan genuen, eta errugbian jokatzen aritu ginen. Partida gogorra joan zen, horrela izan behar baitu errugbia, baina inolako barrabaskeria edo joko zikinarekin. Jokaldi politak egin genituen talde biek. Gure aldetik lesio batzuk izan arren (Vadi, Dani eta Andy batez ere) ordena mantentzeko gai izan ginen, jokaldi ederraz burutuz. Aukera ugari izan genituen eta azkenean balioa entsegu marraren ostean hiru aldiz jarri genuen (Kimetzek birritan eta Gotzonek baten).

Azpimarratzeko dugu epailearen lana, jokatzen uzti zuen, eta benetan esan behar dut ondo arbitratu zuela.

Dutxa arina hartu ondoren, iruindarrek sekulako 3. denbora atera ziguten. Garagardo ugari eta kolesterolez jositako txorizoa, txistorra zein bacona. Txapeau esaten dena.

Ostean iru√Īeara abiatu ginen. Bertan autobusa uzti eta Jarauta kalera.

10etan afaria La Unicak duen egoitzan. Sekulakoa berriz ere! Entsalada goxoa, saiheskia laban, oilaskoa laban, postrea, kafea eta patxarana. Arlo honetan aise irabazi zuten iruaindarrek, eskerrak “Artza”ri, betiko lez fin aritu zelako sukaldean.

Arin batean joan zitzaigun denbora, autobusa hartu 1,3oak aldera, eta bi ordu beranduago Durangon. la Unicari eskertu izandako tratu bikaina. Urriaren inguruan Durangon izango ditugu, ondo izan.

LIDERGOA JOKOAN

Escrito por gotzon el 4 diciembre, 2014. en Sin Categoria

 

5. jardunaldia bete denean hor dugu durangarrak, eta aspaldiko partez, sailkapeneko goiko postuetan. Pare bat urte azken postuetan eman ondoren, eta partiduetan izugarri sufrituz, Ines Etxegibelek zuzentzen duen taldeak  lidergoa eskura du asteburu honetan.

16-01-kirola-563_content (1)

Zeintzuk dira aldaketa honen gakoak? Nire ustez hainbat dira.

Alde batetik, entrenatzaileen lana aipatuko nuke, Inesena, baina baita Ricardo Acostarena, bakoitzak bere ezaugarriekin (baina beti lana, lana eta lana). Bigarren gakoa, nire ustez, jokalari batzuen itzulera. Ez da nire asmoa jokalari zehatz batzuk goraipatzea, baina Paul, Dima eta Hercek indarra eta kemena dosi handietan eskaintzen diote talde honi. Hirugarren gakoa, agian funtsezkoena, azken urteetan hor aritutako jokalariak izugarri handitu dira. Zer esan nahi dut? Irabaztea erraza izan daiteke, baina galtzeak eta sufritzeak jokalariak haztea dakar, eta badago hor jokalari multzo bat irabazteko gogoa eta grina zuena, eta orain izan dute barruan zuten kalitatea¬† erakusteko aukera (Termi, Mikel, Be√Īat, Zorion, Pepi, Enrike etab‚Ķ). Horiekin batera, aurreko batean aipatu nuen belaunaldi berriaren etorrera. Faktore guzti hauek funtsezkoak izan dira denboraldi hasiera honetan,¬† joko alaia, dinamikoa eta ikusgarria zelaia agertzeko.

Noiz arte lortuko dute goiko postuetan irautea? Ez da galdera erraza, itxaropena azken momentu arte hor aritzea, baina batek daki! Garrantzitsuena, asteburu honetan  liderra hartuko dutela Landakon, Burgoseko Aparejadores taldea.  Irabaziz gero, lidergoa lortuko lukete! Hor dago erronka, baina azken urteotako sufrimendua pairatu ondoren, merezitako saria jasotzen ari dira durangarrak hasierako partida hauetan. Eutsi goiari DRT!

Argazkia Anboto aldizkaria

Jonny Wilkinson izarrren artean handiena

Escrito por gotzon el 3 diciembre, 2014. en Sin Categoria

 

 

Azken hamarkadetako errugbian aritutako jolararirik mediatikoenari ere agurra esateko momentua heldu zaio. Sir Jonny Wilkinsonek maiatzaren 25ean 35 urte bete zituen, eta horietatik 17 urte goi mailan eman ditu.

18 urterekin egin zuen debuta Ingalaterrako selekzioarekin, bera izan genuen debutarien artean gazteena. Bere lorpenen artean: VI nazioetako lau txapelketa, beti ere larrosaren XV maisutasunez gidatuz.

Jonny Wilkinson izarrren artean handiena. jonnywilkinsonBerak islatzen zuen jokalari totalaren irudia: hanka fina izan du betidanik, ostikoen bitartez milaka puntu lortu ditu, estilo berezia sortu zuen hagetara baloia jaurtitzeko unean; baloia eskuetan zuela beti bilatzen zuen zirrikituren bat aurkarien artean sartzeko, hau da, bere kideak jokoan eta abantailan jartzeko modua. Defenditu beharreko egoeretan ere, txikia izanik, gogotsu eta indartsu aritzen zen plakatzeko orduan.

Berarekin aritutako hainbat kidek, beti azpimarratu lanerako prestutasuna. Entrenamenduak bukatzen zirenean, bera han gelditzen zen beste ordu bete ostikoak zein plakajeak hobetu nahian.

Zaleok beti gogoratuko dugu 2003ko mundu txapelketako finala. Australia eta Ingalaterra 80 minututan jo eta ke aritu ondoren luzapenera heldu ziren. Sidneyko Telstra Stadiumean zeuden 85.000 ikusleak zur eta lur geratu ziren, luzapeneko azken minutuan Jonnyk baloia eskuan hartu eta droparen bitartez Ingalaterrari garaipena eman zionean. Zelaian zegoen jokalari txiki hark oreka apurtzea lortu zuen sekulako ostikoa eman ondoren. Hura izan baita, ipar hemisferioko talde batek lortutako txapelketa bakarra jokatutako 7 ediziotan.

Urte hartan munduko jokalari onenari saria eman zion IRB (munduko errugbi federazioak). Ondoren bere maisutasuna hamaika alditan erakutsi du munduko zelaietan. Bera zen Ingalaterrako izpiritua eta sostengua, gauzak okertzen zirenean hor zegoen Jonnyren hanka magikoa markagailua alde jartzeko.

Azken urteak Frantziako Ligan eman ditu, Toulon taldean. Azken denboraldietan sekulako maila erakutsi du, eta bere taldeak azken bi urteetan Heineken Cupa edo txapeldunen liga irabazi du. Honetaz gain 2013-14 denboraldian Frantziako Liga edo Top 14a irabazi du.

Amaiera borobila eman dio izar txikiak bere ibilbideari, agur eta ohore sir Jonny! Joko zabaltzaile lanetan aritu garenok beti gogoan izango zaitugu Wilkinson jauna!

DENBORALDI BERRIA HASTEAR DAGO

Escrito por gotzon el 3 diciembre, 2014. en Sin Categoria

Urtero bezala, denboraldi berria ate joka daukagu. Berritasun ugariekin datorkigu gainera .

Lehenengo aldaketa taldeen osaketan dator. Ohorezko B maila berregituratu dute. Lehen bi multzo zeuden 10 Taldez osatuta,¬† egun, ordea, lau multzo izango ditugu 12 talderekin. Horrek hainbat ondorio dakar, alde batetik gertutasuna, hau da, bidaiak ez dira hain luzeak izango,¬† A Coru√Īako partidua kenduta, bestetik maila apalagoa izan daiteke, baina hori ikusteko dago. Amaitzeko, 12 talde egoteak, lehiaketaren iraupena luzatzea dakar, iazkoarekin alderatuta¬† 4 partida gehiago.

-Ines etxegibel_content

Bigarren aldaketa gidaritzan daukagu. Peio Diezek bi urte eman ditu gure artean, eta bere ordez Durangora bueltatu den Ines Etxegibelek hartu du taldearen ardura. Bere lehenengo urratsak Durangon eman zituen, ondoren Katalunia aldera joan zen, eta azken urtean Espainiako emakumezkoen entrenatzaile gisa eman ditu Inesek.

Dirudienez, taldea indar berrituta daukagu, gazteak gogor datoz eta beteranoek beraien onena emateko prest datoz. Asteburu honetan dute aurreneko hitzordua Santanderren Independienteren aurka, Ohorezko mailan du lehen taldea eta bigarren taldekoek gogotsu irtengo dira.

Aipatu bezala, itxaropen handiak ditugu durangarrengan, dakitena egiteko gai badira, une goxoak eskainiko dizkigute denboraldian zehar. Landakora hurbiltzea besterik ez daukazue!

Argazkia Anboto aldizkaria.

Iruzkina Berria Comentarios Recientes

  • Dani

    11/12/2014 |

    Eskerrik asko kapitainari. Bizitza apur bat ematen diolako webguneari. Hurrengoa noizko??
    Gogoratu datorren urtean europako golden oldies txapelketa Donostian dela.
    Bide batez, ahaztu jatzu komentatzea Jeroren lesioa.

  • Mogel

    05/03/2013 |

    La mejor banda sonora de la historia del Sapuzaharrak, Oso ondo Sanka!!!. ¬°¬°¬°¬°Up the irons!!!!!!Esta genial

  • poti

    03/03/2013 |

    muy muy bueno Sankaaaa ,maquinaaaaaaa

  • Dani

    15/02/2012 |

    ..y el trailer cojonudo, si que promete, aunque alguno igual esta temblando por las imagenes que puedan salir.
    Por cierto con lo de la sagardotegi recupere un par de puntos, a si que en junio podemos repetir.

  • Dani

    15/02/2012 |

    Oso, oso ,oso ona kronika, barregureaz negarrez nau. Por cierto aprovecho para dar otro diez a Jean Claude,que nos guio de dia y de noche tambien, sino alguno todavia esta dando vueltas en el metro de Paris.

Sarrera Acceso