Escrito por gotzon el 10 febrero, 2017. en Sin Categoria

La tragedia y la gloria

Joost van der Westhuizen, s√≠mbolo del rugby sudafricano y apoyo de Mandela tras el ‚Äėapartheid‚Äô, fallece a los 45 a√Īos

Joost van der Westhuizen, en un partido en 2003.¬†AFP / V√ćDEO: REUTERS-QUALITY

Nunca en la historia un acontecimiento deportivo tuvo m√°s impacto en el destino pol√≠tico de un pa√≠s que la final del Mundial de rugby de 1995 entre Sud√°frica y Nueva Zelanda. Antes del partido el resultado parec√≠a depender de Jonah Lomu, un fen√≥meno de la naturaleza neozeland√©s. Acab√≥ siendo m√°s determinante el sudafricano Joost van der Westhuizen, que muri√≥ esta semana a los 45 a√Īos despu√©s de seis a√Īos de lucha contra una cruel enfermedad.

La victoria sudafricana en Johanesburgo por 15 a 12 no solo uni√≥ a un pa√≠s racialmente dividido como ninguno sino que consolid√≥ la legitimidad del nuevo presidente negro, Nelson Mandela, entre la poblaci√≥n blanca y, lo m√°s importante, elimin√≥ de una vez y por todas la latente posibilidad de que surgiera un movimiento contrarrevolucionario terrorista de extrema derecha. Los jugadores sudafricanos, todos blancos salvo uno, se convirtieron aquel d√≠a en actores pol√≠ticos, disc√≠pulos y soldados de Mandela. Pocos influyeron m√°s en el resultado final que el gran medio-mel√© conocido en el mundo del rugby simplemente como Joost (pronunciado ‚ÄúYust‚ÄĚ).

Es verdad que el que marcó todos los puntos para Sudáfrica aquel día fue otro, Joel Stransky, pero Joost fue casi igual de indispensable. Por dos razones.

Primero, la gran preocupaci√≥n de los sudafricanos antes de la final fue que Lomu los iba a masacrar de la misma manera que hab√≠a masacrado a la selecci√≥n inglesa en la semifinal. Contra los ingleses, Lomu, una especie de locomotora humana, hab√≠a sido como un adulto abus√≥n jugando contra un equipo de ni√Īos de diez a√Īos. Una vez que recib√≠a el bal√≥n y entraba en carrera no hab√≠a dios que lo parara.

A los diez minutos de comenzar la final contra Sudáfrica, Lomu recibió el balón y entró en carrera. Fue el momento definitivo del partido. Lomu evadió un intento de placaje y, casi con desdén aunque se trataba del también portentoso capitán sudafricano Francois Pienaar, evadió otro. Toda Sudáfrica contuvo la respiración. Y ahí fue cuando apareció Joost van der Westhuizen, un tipo alto y musculado en el mundo normal, un flaco huesudo en el mundo del rugby de primer nivel, una birria al lado de Lomu. El medio-melé se lanzó a las piernas del gigante neozelandés y lo derribó como un árbol.

Mejor inyección de moral para el equipo sudafricano imposible. Le perdieron el miedo a Lomu. Era humano. Si Joost lo podía neutralizar (lo haría dos veces más durante el partido), los demás también podrían. Así fue. El impacto de Lomu acabó siendo mínimo.

La segunda intervención decisiva de Joost fue en el momento culminante de la final, cuando el partido estaba empatado 12 a 12 en la segunda mitad de tiempo adicional. Aquí fue donde entró en juego su inteligencia táctica. El árbitro pitó un scrum, o melé, cerca de la línea neozelandesa. Pienaar le dio una orden a Van der Westhuizen. Que no pasara el balón a los tres cuartos. Stransky, el apertura, le dio otra. Que le diera el balón a él: veía una oportunidad de marcar con el pie, de colocar un drop entre los palos. Lo normal es obedecer las instrucciones del capitán. Joost se rebeló. Hizo lo que le pidió Stransky y el resto es historia.

El nuevo himno

Un detalle para aquellos que han visto la pel√≠cula Invictus de Clint Eastwood. El guion dice que, salvo Pienaar, los jugadores sudafricanos no quisieron aprender a cantar el nuevo himno ‚Äúnegro‚ÄĚ, Nkosi Sikelel‚Äôi Afrika, introducido cuando Mandela asumi√≥ la presidencia en 1994. La idea confeccionada por Hollywood fue, b√°sicamente, que eran unos racistas. En la vida real no fue as√≠. Todos aprendieron la canci√≥n con entusiasmo, ninguno m√°s que Joost, que entendi√≥ perfectamente el coraje con el que deb√≠a cumplir la misi√≥n en ese Mundial de ayudar a Mandela a asentar los fr√°giles cimientos de la joven democracia sudafricana.

No se escondi√≥ tampoco cuando fue diagnosticado con esclerosis lateral mmiotr√≥fica (ELA), una enfermedad gen√©tica y degenerativa que frena la capacidad del cerebro de enviar mensajes a los m√ļsculos. Aunque iba en silla de ruedas y apenas pod√≠a hablar, insisti√≥ en aparecer en p√ļblico en su pa√≠s y por medio mundo dando a conocer su enfermedad e inspirando a los que la sufr√≠an con √©l. De pocos deportistas de √©lite se puede decir que fueron atletas, personas y tambi√©n ciudadanos ejemplares. Joost can der Westhuizen, que vivi√≥ la tragedia y la gloria en igual medida, fue uno de ellos.

ANOETAtik SAN MAMESera

Escrito por gotzon el 10 febrero, 2017. en Sin Categoria

Agian, norbaitek izenburua irakurtzerakoan oraingoan futbolaz hitz egin behar nuela uste izan du, baina ez , errugbiaz ari naiz, nahiz eta futbol zelai ezagunak aipatu.
Zer ezkutatzen da izenburuaren ostean? Bilboko udalak, European Professional Rugby Club elkarteari 2018ko finalak Bilbon ospatzea eskatu diola. Hala ere, aipatu beharra dago Bilbok aurkari gogorrak izango dituela bidean, besteak beste Cardiff, Galeseko hiriburuak 75.000 ikusle jaso dezakeen Millenium Stadiumekin, eta Newcastle hiria, non Ingalaterrako talderik indartsuenetarikoak jokatzen duen: Newcastle Falcons hain zuzen ere.
Errugbi arloan, beste kirol askotan bezala, Europan mailan kluben arteko bi txapelketa nagusi daude, alde batetik Champions Cup delakoa, futboleko Champions League antzerakoa litzateke, eta bertan kontinenteko talderik indartsuenak hartzen dute parte, (Saracens, Racing 92, Toulon, Munster, Leinster, Leicester, Toulose etab…) eta bestetik Challenge Cup, futbol arloko Europa Leagueren antzerakoa.
Zein berezitasun dauka errugbiak? txapelketako bi finalak egoitza edo toki berean jokatzen direla, hau da Bilbo suertatuz gero, 2018ko final biak Bizkaiko hiriburuan ikusteko parada izango genuke, San Mames zelaian, hain zuzen ere, eta ziurrenik maiatzaren bigarren asteburuan.
Horrela suertatuko balitz, errugbia maite dugunontzat sekulako berria litzateke, asteburu berdinean Europako talde indartsuenak ikusteko aukera izango genukeelako.
Izenburuan aipatu dudan bezala, azken urteetan Anoetak askotan jaso ditu maila goreneko partidak, Champions Cup delakoak zein Top 14koak, batez ere, Miarritz Olimpique eta Baionaren urrezko sasoian, harmailak bete beterik egoten ziren.
Iazko finalak Lyon Olympiqueko Stadium berrian jokatu ziren, eta partida bietan sarrerak agortu ziren, 58.000 ikusle inguru batuz partidak ikustera.
Kirol mailan ezezik, ekonomia arloan sekulako onurak dakartza halako ekitaldi bat antolatzeak, adibidez iazko finalean Lyoneko hiriak hainbat bisitari jaso zituen, eta adituen arabera 20 milioi euroko onurak ekarri zituen hirirarentzat (ostatuak, dendak, tabernak etab…).
Orain, European Professional Rugby Clubeko arduradunek dute hitza, epe laburrean Bilbora etorriko baitira hiriaren eta lurraldearen azpiegiturak aztertzera (ostatuak, garraiobideak, zelaia, etab…), eta horren arabera erabakiko dute datorren urteko egoitza eta antolatzaileen izena. Nire eskaera, Bilbo aukeratu dezaten, bertoko errubi zaleen gozamenerako!!

IRLANDAK, ZEELANDA BERRIA MENDEAN HARTU ZUEN LEHEN ALDIZ

Escrito por gotzon el 10 febrero, 2017. en Sin Categoria

Irlandako selekzioak balentria ederra burutu zuen azaroaren 5ean, Zeelanda Berriko selekzioa aurreneko aldiz garaituz (40-29). Partida Chicagoko Soldier Field zelaian jokatu zen, bertara 62.300 ikusle izan ziren lehen garaipen honen lekuko. Lehen garaipnea lortzeaz gaiun, irlandarrek “All Blacks”ek errekorra eten zuten. Hego hemisferikoek 18 partida jarraian zeramatzaten garaipena lortuz, eta beraien asmoa errekorra 22 garaipenetan ezartzea zen.

111 urte eta 29 partida

MUNDIALAREN AJEAK SIX NATIONS TXAPELKETAN

Escrito por gotzon el 23 febrero, 2016. en Sin Categoria

Iaz, Britainia Handian, ospatutako errugbi Mundialak aje ederrak utzi zituen ipar hemisferioko taldeen artean. Inork ez zuen finalerdietan sartzerik lortu, eta antolatzaileen kasuan, Ingalaterra, porrota itzela izan zen, hasierako fasean txapelketatik kanpo geratu baitziren etxekoak.

Emaitza hauek aldaketa ugari ekarri zituzten, Ingalaterrak Lancaster entrenatzailea kanporatu eta bere ordez Eddie Jones jarri zuen aulkitxoan. Frantziak ere gauza bera egin zuen, Saint Andréren ordez Tolosarekin Europako txapelduna izandako Guy Noves taldearen gidaria izendatuz. Horiekin batera jokalari ugari selekzioa utzi eta haize berriak etorri dira batez ere Frantzian.

Aurreko larunbatean Sei Nazioko txapelketari hasiera eman zitzaion, eta aitortu beharra dugu, arestian  aipatutako talde biak garaipena lortu arren, Frantziak 23-21 mendean hartu zuen Italia, eta Ingalaterrak Eskozia 9-15, zalantza ugari erakutsi zituzten.

Frantzia azpitik joan zen ia partida osoa, eta amaieran eta txiripaz lortu zuen garaipena italiarren aurka. Jokalari ugarik egin zuten debuta, gehienak oso gazte dira, beraz Novesek lan handia du aurretik. Italiak oso itxura ona erakutsi zuen eta aurten ezustekoren bat emango duela uste dut.

Ingalaterrak Calcutta Cupa irabazi zion Eskoziari, baina ez zuen joko onik garatu Murrayfielden. Bi entsegu lortu zituen, baina lan handia eginbehar izan zuen karduaren taldea mendean hartzeko.

Igandean Dublineko Aviva Stadiumean izan genuen jardunaldi honetako partidarik onena eta ikusgarriena. Aurrez aurre azken bi txapeldunak izan genituen , Irlanda eta Gales.  Hirustaren indarra eta galestar herensugearen magia. Hasiera hasieratik etxekoen partidaren bila joan ziren eta aurretik jarri ere, 27. minuturako 13-0 aurretik. Baina herensugea itzartu egin zen eta partidua gorri kolorea hartzen hasi zen.

Meleetan nagusitzen hasi ziren, eta gero baloia zabaltzen zuten bakoitzean abiadura jartzea lortzen zuten. Amaiera 13-13 Dublineko markagailuan, eta talde biek erakutsi zuten txapelketarako faborito nagusienak beraiek direla dudarik gabe, jokoa, jarrera eta indarragatik.

Bata edo bestearen alde egin beharko banu, galestarrek aukera gehiago dituzte, etxean hiru partida jokatu behar dituzte Eskozia, Frantzia eta Italiaren aurka, aldiz partida bakarra etxetik kanpo, Ingalaterraren kontra. Asmatzen ez badut ere, ikuskizun ederrak izan  ditugu hurrengoko asteburuetan, goza dezazue!!

LA UNICA taldea hartu genuen azaroako azken larunbatean

Escrito por gotzon el 7 diciembre, 2015. en Sin Categoria

2015-16 denboraldiko lehen partida jokatu genuen SAPUZAHARRAK taldeko kideok, aurkaria LA UNICA iruindarrak genituen, aspaldiko lagunak. Sekulako eguna izan genuen partidarako, hotz apur bat egin arren, aterri zegoen eta eskertu genuen eta eskertu zuten Arripausuetara hurbildutakoek.

Sapuzahar berriak izan genituen gure artean, hiru jokalari egin zuten debuta beterano moduan: Xabi Unzilla, Jon Duandikoetxea eta Paul Larrabeiti. Beraien indarra eta gaztetasuna eskertu genuen.

Partidara 24 lagun hurbildu ginen: Badi, Jero, Jokin, Aitzol, Maxi, Tato, Jon Narbaiza, Fisa, Juako, Paul, Duandi, Antso, Joseba, Jean Claude, Dani Maeztu, Gotzon, Baste, Xabi Unzilla, Karmelo Lekue, Karmelo Albaina, Abelino, Poti, Enrike, Marti.

Epailea Juanan Uriarte Elorriotik, benetan lan ederra egin zuena!

Iru√Īeatik 10 lagun etorri zitzaizkigun eta Eibartik beste 4. Eskertu hemendik erakutsitako animoa, gogoak eta batez ere giroa. Partidaren ostean Kili-Kolon izan genuen afaria eta gero Movemberrekoek antolatutako jaialdia ikusteko para izan genuen.

Batzuk ordu txikitan heldu ziren etxera eta…

AGUR ETA OHORE JONAH LOMU HANDIARI

Escrito por gotzon el 2 diciembre, 2015. en Sin Categoria

Zeelanda Berriak munduko txapelketan egindako erakustaldiak utzitako gozotasunak ez du asko iraun, eta Jonah Lomu handiaren heriotzak gazi zaporea utzi du errugbizaleon ahotan.

Nor dugu Jonah Lomu? Nire ustez errugbia modernizatu zuen gizona. Horrela izanda astakeria edo gehiegikeria ematen du, nola dezake modernizatu jokalari bakar batek hain zabalduta dagoen kirola?

Bi arlo aipatuko ditut aurreko baieztapena argudiatzeko:

Jokoari dagokionez aldaketa itzela ekarri zuen hegalean halako gizandia aritzea, 1,96 metro eta 120 kilo. Sasoi hartan, 90ko hamarkadan, jokalari handienak eta indartsuenak melean aritzen ziren, eta gainerakoak argalak eta trebeak ziren, are gehiago hegaletan jokatzen zutenek, argalak eta oso arinak baitziren. Berak jokalari osoa, totala islatzen zuen, ia postu guztietan joka zezakeen, indarra, teknika, abiadura, dena zuen. Geroztik jokalarien fisionomia aldatu zen eta egun denak atletak dira.

95ko mundu txapelketan nazioarte mailan bere lehenengo agerraldia egin zuenean 20 urterekin,  ikusleak txindituta utzi zituen. Batez ere,  finalerdietan lau entsegu edo trie egin zizkionean Ingalaterrari, halako batean ia talde erdia aise gaindituz. Gero finalean amore eman bazuten All Blacksek  Hegoafrikaren aurka. Hala ere Jonah Lomuk izar mediatikoa bihurtu zen.

Lau urte beranduago Galesen jokatutako txapelketan, Lomuk izar handienaren koroa jantzi nahi bazuen ere, egindako 7 entseguak  eta errekor guztiak hautsiz, ez ziren nahikoak izan garaile suertatzeko eta finalerdietan zeelandarrek Frantziaren aurka kale egin zuten 43-21.

Jokoan izarra izateaz gain, komunikabideetan ere arrakasta itzela lortu zuen, izar mediatikoa bihurtuz. Egia esan, errugbiak izandako lehen izar mediatikoa izan zen. Kirol marka handienekin iragarki ikusgarriak egiten zituen, telebistan, komunikabidetan askotan agertu etab… Horrek ekarri zuen errugbiaz ezer ez zekitenek ere izar hura ezagutzea. Indartsua, arina (100 metroak 10,89 segundotan egiten zituen) apala, zintzoa, dena zuen Jonah Lomuk. Ez zuen munduko txapelketarik irabazi baina mitoa bihurtu zen.

Baina 2002an, errebisio batean giltzurrunean gaixotasun gogorra zuela aurreikusi zuten medikuek eta bere ibilbidea bat-batean eten egin zen, ez zuen bere maila berreskuratu eta azkenean errugbia utzi behar izan zuen.  Azken munduko kopan telebista baterako aritu zen kazetari lanetan eta Aucklandera bueltatzerakoan heriotzak harrapatu zuen 40 urterekin.

Goian bego Jonah Tali Lomu, beti gogoan izango zaitugu!!

 

 

RUGBY WORLD CUP 2015- ZEELANDA BERRIA MEREZITAKO TXAPELDUNA

Escrito por gotzon el 2 diciembre, 2015. en Sin Categoria

Irailaren 19an irekiera eman zitzaion  2015 Rugby World Cupari Londonen. Hasiera partidan antolatzaileak, Ingalaterra, eta Fiji aritu ziren Twickenhamen zelai ikusgarrian.
Ingalaterrako zaleek pozik eta itxaropentsu  irten ziren zelaitik, geroko ezusteko gogorra imajinatu ezinik.

 Irailaren 20an txapelketa honetako lehen ezusteko etorri zen Hegoafrika eta Japonen arteko partidan. Inork espero ez zuen garaipena lortu baitzuten ekialdeko jokalariek. Txapelketa bizi bizia zihoan eta ezustekoak bata bestearen atzetik.

 

 

Egun berean Sapuzaharren ordezkariak izan ginen¬†Twickenham Stadiumean Frantzia eta Italiaren arteko norgehiagoka ikusten. Giro ‚Äúberezia‚ÄĚ batez ere frantziarrek sortutakoa bere abestiak ‚ÄúLa Marseillaise‚ÄĚ eta ‚Äúallez les blues‚ÄĚ behin eta berriro abestuz.

IMG_5154 (800x600) IMG_5186 IMG_5187

Frantziarrek erraz mendean hartu zuten Italia, baina bertan egon ginen zaletuek argi genuen aurtengoa ez zela oilarraren txapelketa, jokua ez zen batere ikusgarria, partidak aurrera ateratzen zituzten baina aintzinako errugby champagne delakoa burbuillarik gabe zegoen.

 

Partidaren ostean garagardo batzuk hartu, Getxo, Gernika eta Arratiko taldeetako lagun batzuekin egon eta hotelera, igandean genuen eta gure hitzordurik handiena Zeelanda Berria vs Argentina!!

IMG_5232 IMG_5256

Wembley Stadiumera 89.019 ikusle hurbildu ginen errekor berria ezarriz errugbi partida batean, aurrekoa Sidneyn ezarri zuten RWC 2003ko finalean 82.957 ikusleekin. Milaka eta milaka argentinar hubildu ziren pumas animatzera.

Partida ikusgarria eskeini zigutena ‚ÄúPumas‚ÄĚ delakoak zein All Blacksek. Argentinarrak hasiera hasieratik partidaren bila joan ziren. Zeelanda Berrikoek ostean presarik ez zutela ematen zuen, eskuko frenuarekin jokatuko balute bezala. Hegoamerikarrek lehenego zatia oso txukuna egin zuten eta horren ondorioz atsedenaldian aurretik zeuden Richie MacCaw eta Conrad Smithen aldi baterako kanporaketak aprobetxatuz.

Baina 2. zatian All Blacksek seigarren martxa sakatu eta apurka apurka argentinarren horma zulatzen hasi ziren garaipena lortu arte. Sonny Bill Williamsek duen klasea eta indarra ikusgarriak benetan. Amaieran 26-16, eta sentsazio ederra izandakoa, munduko jokalaririk onenetarikoak ikusi ondoren.

 

 

 

PARTIDA IKUSGARRIA JOKATU GENUENA SURREYko OLD CRANLEIGHANen AURKA

Escrito por gotzon el 4 mayo, 2015. en Sin Categoria

Larunbatean eguerdiko 12,30an genuen jarrita hitzordua. Hasiera ematen zuen egun ikusgarria izango genuela, baina partidaren hasiera hurbildu ahala zerua iluntzen joan zen eta hasi orduko euri zaparrada itzela izan genuen.

Partidarako 28 jokalari bildu ginen. 22 jokalari beterano (Joseba, Igor, Itu, Aitzol, Badi, Egoitz, Txinbe, Antso, Juako, Jero, Jean Claude, Eskilatxi, Andeka, Gotzon, Baste, Poti, Kimetz, Karmelo Albaina, Alberto Albaina, Gorri, Dani, Jokin) eta  seniorren 2. ekipoko beste 6 jokalari (Igarki, Satel, Imanol, Julen, Edorta eta German).

Partida ikusgarria eskaini genuena. Ingelesak jokatzeko gogoekin etorri ziren, eta jokatzeaz gain, jokatzen uzten saiatu ziren.

Jokaldi ederrak ikusteko parada izan zuten Arripausueta zelaira hurbildutako ikusleek, ordua ikusita zaletu ugari izan genituen.

Guztira 14 entsegu egon ziren. Sapuzaharren aldetik 5 egin genituen (Satel, Badi, German, Edorta eta Eskilatxi) eta 9 ingelesen aldetik.

Partida bukatu ondoren Kafe Anzokian izan genuen baba jana. Bazkalostean ohiko oparien banaketa egin ondoren, inglesek ikuskizun berezia prestatu zuten antzokiaren kanpoaldean.

Ikuskizuna dastatu eta gero Goienkalera joan ginen DRTaren egoitzara, Bertan garagardo ugari hartzeko aukera izan genuen. Gaueko 9,30ean taxiak hartu eta Bilbora bueltatu ziren.

Sapuzahar batzuk goizeko lehen orduetara luzatu zuten beraien ibilbide ludiko-gastronomikoa.

Harremana sendotu ondoren, batzuk badira buletako partida prestatzen hurrengo urterako.

 

 

Hurrengo hitzordua maiatzaren 16an Mungian izango da, Bizkaiko beteranoen txapelketan.

LARUNBATEAN EGUERDIKO 12,30etan OLD CRANLEIGHAN RUGBY TALDEAREN KONTRA ARITUKO DIRA SAPUZAHARRAK

Escrito por gotzon el 15 abril, 2015. en Sin Categoria

8546170538_03a41ba763_k

 

Larunbata honetan, eguerdiko 12,30etan, Sapuzaharrak, DRTko beteranoen taldea, Surreyko Old Cranleighan taldearen aurka arituko da. Ingelesak ostiralean helduko dira Bilbora, eta larunbatean Durangora hurbilduko dira norgehiagoka jokatzera.

Ia urte eta erdi etxean jokatu gabe egon dira durangarrak. Surreykoak beterano zein gazteekin arituko direnez, Sapuzaharrek ere DRTko jubenil batzuen laguntza izango dute.

Sasoi bateko abiadura galduta izan arren, ziur gaude partidan jokaldi ederrak ikusteko parada izango dutela bertara hurbiltzen direnak.

Partidaren ostean baba jana izango dute Plateruena Kafe Antzokian.

Hurbildu zaitezte larunbata honetan Arripausuetara, ikuskizunak merezi du eta.

 

LEHENENGO PARTIDA GOGORRA

Escrito por gotzon el 15 abril, 2015. en Sin Categoria

IMG_4142[1]

Itxaropentsu joan baziren Sevilla aldera DRTko mutilak, Igoera Fasearen gogortasuna dastatzeko aukera izan zuten.

Bagenekien erronka gogorra eta latza zutela aurrean, eta inork ez zuela ezer oparituko, baina Andaluziara izandako bidaian, argi geratu zen, halako partidetan eskarmentua ezinbesteko kontua dela, eta hori batez ere erakutsi zuten sevillarrek, eskarmentu handiko jokalariak direla. Batzuk Ohorezko mailan aritutakoak dira, eta horrek askotan erabakitzen du partidaren emaitza.

36-0 galtzea, agian jipoi larregi izan daiteke, talde bakoitzak zelaiaren gainean erakutsitako merituak ikusirik! Baina orain aurrera egitea besterik ez dute. Hurrengo parada, apirilak 26, San Cugaten aurka Durangon. Aukera ederra gure mutilek duten maila erakusteko eta zaletuek goi mailako errugbiaz goza dezaten.

Argi dago bi aste hauetan lana dutela, baina era berean lehen partidako gazi gozoak leuntzeko abagunea!

Iruzkina Berria Comentarios Recientes

  • Dani

    11/12/2014 |

    Eskerrik asko kapitainari. Bizitza apur bat ematen diolako webguneari. Hurrengoa noizko??
    Gogoratu datorren urtean europako golden oldies txapelketa Donostian dela.
    Bide batez, ahaztu jatzu komentatzea Jeroren lesioa.

  • Mogel

    05/03/2013 |

    La mejor banda sonora de la historia del Sapuzaharrak, Oso ondo Sanka!!!. ¬°¬°¬°¬°Up the irons!!!!!!Esta genial

  • poti

    03/03/2013 |

    muy muy bueno Sankaaaa ,maquinaaaaaaa

  • Dani

    15/02/2012 |

    ..y el trailer cojonudo, si que promete, aunque alguno igual esta temblando por las imagenes que puedan salir.
    Por cierto con lo de la sagardotegi recupere un par de puntos, a si que en junio podemos repetir.

  • Dani

    15/02/2012 |

    Oso, oso ,oso ona kronika, barregureaz negarrez nau. Por cierto aprovecho para dar otro diez a Jean Claude,que nos guio de dia y de noche tambien, sino alguno todavia esta dando vueltas en el metro de Paris.

Sarrera Acceso